Eguraldia
 

BERRIAK

Hasiera

Herriako titularrak

Hemeroteka

 

AGENDA KULTURALA

Aste honetan

Jaiak

Areto birtuala

 

AISIALDIA

Zinea

Non jan

Non lo egin

Gauez

 

WEB SERBITZUAK

Eguraldia

Zirkulazioa

 

HERRIA GUNE

Idaztegi Sakonerak

Posta

Foroa

   
 
 
 
Azken ordua
ETAk guardia zibil bat hil du Legution, bonba bat zartarazita
ATENTATUA LEGUTIANON.- Guardia zibil bat hil da eta lau zauritu dira gaur goizaldean Legution, Araba, ETAren bonba batek herriko polizia-etxean eztanda eginda. Bonba-autoa, antza denez 300 kilo lehergai zituen furgoneta bat, kuartelaren atean zegoen aparkatuta, N-240 errepidearen alboan, herriaren kanpoaldean. 03:00etan egin du eztanda, eta ETAk ez du aldez aurretik ohartarazi. Hildako agentea Juan Manuel Piñuel Villalon zen. Melillan jaio zen duela 41 urte, ezkonduta zegoen eta seme bat zuen. Zauritu diren pertsonak Santiagoko eta Txagorritxuko ospitaletara eman dituzte, Gasteizen, baina haien bizia ez dago arriskuan. Leherketa izan den unean 40 pertsona zeuden eraikinaren barruan.

Imprimatu

Informazio gehiago







Barrikako hondartzako eskaileratan babes-pantaila jarri da
BARRIKA.- Barrikako Udalak, Euskadiko Kosta-zaintzarako agintearen laguntzaz, hondartzan erortzen diren haitzetatik babesteko pantaila dinamikoa jarri du. Eskaileren barruko aldean erantsita dago hesia, erortzen diren haitzak bertan kateatuta gelditu daitezen. Pantaila hau egoera onean dagoela ziurtatzeko, aldian-aldiko ikuskaritzak egingo dira. Behar izanez gero, bertan pilatutako haitzak ere kenduko dira, segurtasunari ez eragiteko. Iazko abuztuan hondartzan eroritako haitzen arazoarengatik erabaki zuten hesi hau jartzea Barrikako Udalak eta Kosta-zaintzarako agintaritzak.

Imprimatu

Informazio gehiago


Getxoko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren II. Astea
GETXO.- Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloak eta Emaus Fundazioak Getxoko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren II. Astea antolatu dute, gaurkorako Algortan eta 12tik 16ra Erromon eta Areetan. Ekimenaren kostua 23.955 eurokoa da eta horietatik Udalak 14.000 euro ipini ditu, 2007. urteko diru laguntzen deialdiaren bitartez. Ekimenaren helburua Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren garantzia ezagutaraztea da, irizpide ekonomikoen aurrean, balio etikoak, sozialak eta ekologikoak ere aintzat hartzen baititu.

Imprimatu

Informazio gehiago


XXIX. Udaberriko BBK Abesbatzen kontzertuak Barrikan
BARRIKA.- Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) antolatutako XXIX. BBK Abesbatzen kontzertuen egutegia aurrera doa. Horrela, datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Mundakako eta Udalen (Amorebieta-Etxano) Abesbatzen ahotsak Barrikako Andra Mari Elizan egongo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Mundakako Abesbatza ahots mistoen abesbatza da, 1979an sortu zen, parrokiako abesbatza oinarri. J.M. Egileor zena izan zen zuzendaria. Udaberriko Kontzertuetan, Bizkaiko Abesbatzen Astean… parte hartzen du. Era berean, San Vicente de la Barqueran, Torreviejan, ere eskaini ditu kontzertuak. Abesbatzen eliz eta herri musika lantzen du. Jose Antonio Lozano zuzendaria hil ondoren, Gaizka Lozano semea da gaur egungo zuzendaria.

Imprimatu

Informazio gehiago


Getxoko Udalak herritarren jakinminak, zuzenean, ezagutuko ditu
GETXO.- Getxoko Udalak “Auzoz auzo” herritarren-partaidetza bultzatzen duen ekimen berria abian jarri du herritarren proposamenak, jakinminak eta beharrak, zuzenean ezagutzeko, udalerri biziagoa, erosoagoa, gizatiarragoa eta solidarioagoa izan dadin. Imanol Landa alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, “berton bizi diren herritarrekin eraiki nahi ditugu Getxoko auzoak”. Horrela, eta aurreikusitako egutegi baten arabera, postontzi bereziak jarriko dira Getxoko hainbat leku ezberdinetan, berauetan, interesatuek, euren auzoei buruz edo udal kudeaketari buruz dituzten iradokizunak utzi ahal izateko. Egun batzuk geroago, hauek guztiak ikusi eta aztertu eta gero, Getxoko alkatea, Imanol Landa, bere gobernu lantalde osoarekin batera, auzo horretara hurbilduko da pertsonalki auzokideekin gai horretaz aurrez-aurre hitz egiteko.

Imprimatu

Informazio gehiago



Leioako Pinuetako auzoak bere X. Nekazaritza Azoka ospatuko du igandean
LEIOA.- Urtero legez, Leioako Pinueta auzoan bertako X. Nekazaritza Azoka ospatuko da igandean, maiatzak 11. Leioa zein inguruetako baserrien produktu onenak dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Guztira 28 ekoizle eta 40 postu izango dira azokan haien produktuak eskaintzen eta aurkezten. Pinuetako X. Nekazaritza Azoka 10:00etatik 14:00etara arte izango da zabalik. Denbora honetan, bisitariek, baserriko produktuak dastatu eta erosteaz gain, hainbat erakusketa ikusteko aukera izango dute, besteak beste, baserriko abereen erakusketa eta zaldi zein idi ferraketa, hau guztia trikitixaren musikaz girotuta.

Imprimatu

Informazio gehiago



Getxok “Gizarte Zerbitzuen Zorroa” abian jarri du
GETXO.- Getxoko Udala da Euskadin “Gizarte Zerbitzuen Zorroa” egin duen lehenengo udalerrietako bat, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Legean dituen aurreikuspenen aurretik kokatuz. “Zerbitzuen erabiltzailerentzat eta hartzaile izan daitezkenentzat tresna erabilgarria izan daiteke, zerbitzuen beraien ezaugarriak eta baldintzak, kexak aurkezteko sistemak, hartzaileen profilak eta abar ezagutzera ematen dituelako. Bestalde, kalitate kudeaketarako sistemak ezartzeko baldintza beharrezkoa da” azaldu du gaur Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Imprimatu

Informazio gehiago




Goiz Argi Zerbitzuak S.L CIF: B95214276 Bizkaia posta@herria.info kazeta@herria.info