Getxoko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren II. Astea
GETXO.- Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloak eta Emaus Fundazioak Getxoko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren II. Astea antolatu dute, gaurkorako Algortan eta 12tik 16ra Erromon eta Areetan. Ekimenaren kostua 23.955 eurokoa da eta horietatik Udalak 14.000 euro ipini ditu, 2007. urteko diru laguntzen deialdiaren bitartez. Ekimenaren helburua Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren garantzia ezagutaraztea da, irizpide ekonomikoen aurrean, balio etikoak, sozialak eta ekologikoak ere aintzat hartzen baititu.
Imprimatu
Informazio gehiago
Leioako Pinuetako auzoak bere X. Nekazaritza Azoka ospatuko du igandean
LEIOA.- Urtero legez, Leioako Pinueta auzoan bertako X. Nekazaritza Azoka ospatuko da igandean, maiatzak 11. Leioa zein inguruetako baserrien produktu onenak dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Guztira 28 ekoizle eta 40 postu izango dira azokan haien produktuak eskaintzen eta aurkezten. Pinuetako X. Nekazaritza Azoka 10:00etatik 14:00etara arte izango da zabalik. Denbora honetan, bisitariek, baserriko produktuak dastatu eta erosteaz gain, hainbat erakusketa ikusteko aukera izango dute, besteak beste, baserriko abereen erakusketa eta zaldi zein idi ferraketa, hau guztia trikitixaren musikaz girotuta.
Imprimatu
Informazio gehiago
Getxok “Gizarte Zerbitzuen Zorroa” abian jarri du
GETXO.- Getxoko Udala da Euskadin “Gizarte Zerbitzuen Zorroa” egin duen lehenengo udalerrietako bat, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Legean dituen aurreikuspenen aurretik kokatuz. “Zerbitzuen erabiltzailerentzat eta hartzaile izan daitezkenentzat tresna erabilgarria izan daiteke, zerbitzuen beraien ezaugarriak eta baldintzak, kexak aurkezteko sistemak, hartzaileen profilak eta abar ezagutzera ematen dituelako. Bestalde, kalitate kudeaketarako sistemak ezartzeko baldintza beharrezkoa da” azaldu du gaur Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Imprimatu
Informazio gehiago
Balea Parkeko haurrentzako jokoen hobekuntza
SOPELANA.- Balea Parkeko haurrentzako jokoak hobetu eta moldatu asmoz bertan egingo diren lanak direla eta, parkea astebetez itxita egongo da datorren astelehenetik aurrera, hau da, maiatzaren 12tik aurrera.
BARRIKA.- Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) antolatutako XXIX. BBK Abesbatzen kontzertuen egutegia aurrera doa. Horrela, datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Mundakako eta Udalen (Amorebieta-Etxano) Abesbatzen ahotsak Barrikako Andra Mari Elizan egongo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Mundakako Abesbatza ahots mistoen abesbatza da, 1979an sortu zen, parrokiako abesbatza oinarri. J.M. Egileor zena izan zen zuzendaria. Udaberriko Kontzertuetan, Bizkaiko Abesbatzen Astean… parte hartzen du. Era berean, San Vicente de la Barqueran, Torreviejan, ere eskaini ditu kontzertuak. Abesbatzen eliz eta herri musika lantzen du. Jose Antonio Lozano zuzendaria hil ondoren, Gaizka Lozano semea da gaur egungo zuzendaria.
Imprimatu
Informazio gehiago
“Itsasoratzea” programak Kirol-ontzien Patroi ikastaroak eskainiko ditu
GETXO.- Getxoko Turismo Bulegoako “Itsasoratzea” programak Kirol-ontzien Patroi (PER) izeneko titulua lortzeko ikastaroak barne hartzen du. Uztaila eta abuztuan egingo diren ikastaro hauek 6 egunekoak izango dira, astelehenetik larunbatera, 850 euroko prezioa izango dute (885 irratiko derrigorreko praktikak eginez gero) eta ez da beharrezkoa aldez aurretik eskarmenturik edukitzea ez eta itsasoan ibili izana. Horrez gain egitazmoak iraupen desberdinetako belaontzi irteerak jasotzen ditu euskal geografiako portu eta herri arrantzaleak beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen dituzte. Itsas ibilbidea Getxon hasten da astelehen goizetan eta Hondarribia arteko itsasaldia egiten da, egun bakoitzen portu desberdinetan lo eginez, larunbatean Getxora iristeko.
Imprimatu
Informazio gehiago
Sopelanako VI. Duatloia
SOPELANA.- Javier García, munduko duatloi txapeldun-ordea, Laurent Galinier frantziarra eta Espainiako txapelduna den Félix Martinez izango dira Sopelanako VI. Duatloiko parte-hartzaile deigarrienetako zenbait. Datorren igandean, maiatzaren 11an egingo da froga, Hirubi-K Triatloi Kirol Elkarteak antolatu eta Sopelanako Udalaren babesaz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Triatloi Federazioak lagunduta. Euskadiko Duatloi txapelketarako puntuagarria da lehiaketa. Goizeko 10etan hasiko da, emakumezkoen lasterketarekin. Ordu laurden beranduago abiatuko dira gizonezkoak. Urtero legez, oinezko lasterketak 5.200 metro izango ditu, Sopelanako zirkuitoari bi bira emanez. Gero, txirrinduan 24,400 metro egin beharko dira Sopelana, Urduliz, Laukiz, Gatika eta Urduliz zeharkatuta Sopelanara itzuliz. Oinezko 2,600 metroko lasterketarekin amaituko da duatloia.