|
Sopelanako Udalak 68.000 euroko diru laguntzak onartzen ditu nazioarteko lankidetzarako
|
2006-02-07 09:21:07
|
Sopelanako Udalak 68.095 euro emango dizkie nazioarteko lankidetzarako
laguntzetan ADECO, NUYUM, MUGARIK GABE eta EUSKAL FONDOA erakundeei,
udalbatzak bere azken bileran erabaki zuen bezala. Dirulaguntzen
zenbateko bat Sopelanako Nuyum elkartearentzat izango da, saharako
herriaren aldeko aktibitateentzat erabiliko duena. Elkarte honek bi
bidai egingo ditu Tinduffeko errefuxiatuen kanpamentuetara hurrengo
hilabeteetan, laguntza humanitarioa eta sendagaiak eramateko.
|
|
|
|
Urtean zehar 200.000 pertsonek Ereagako igogailua erabiliko dutela uste da
|
2006-02-03 11:45:53
|
Urtean zehar 200.000 pertsonek gutxi gora behera erabiliko dute
Ereagako igogailua, Gobernu Taldeak urteko azken sei hilabetetan
izandako erabiltzaile kopurua aztertu ondoren egin dituen
aurreikuspenen arabera. Getxoko Alkatearen, Iñaki Zarraoa, ustez,
zenbateko hau “oso ona da, martxan jarri baino lehen Udalak
aurreikusten zuen erabiltzaile kopurua urtero 80.000 pertsonetakoa
baitzen, honekin gizarte errentagarritasuna lortzen zelarik, baina gaur
egun erabiltzaile kopuru hau nabarmenki gainditu da”. Igogailuaren
defizitari dagokionez, alkatearen esanetan “hau bezalako inbertsioak
beti dira defizitarioak, baina kasu honetan garrantzitsuena eskaintzen
den zerbitzua da, eta igogailuarena zerbitzu bikaina da eta oso pozik
gaude berarekin”.
|
|
|
|
Bizkaiko 50.000 erabiltzaileek argi-eteteak jasan zituzten ekaitzaren ondorioz
|
2006-02-03 11:44:34
|
Iberdrola konpainiako Bizkaian izan den elur ekaitzaren ondorioz
zerbitzu elektrikoan eteteak jasan dituzten 50.000 bezeroetatik 20.000k
argi horniketa berreskuratu dute. Eragina handiena Lekeitio, Balmaseda,
Villasana, Karranza, Sopuerta, Arratia, Dima, Zeanuri, Areatza, Urduliz
eta Barrikako herrietan izan da. Iberdrolako langileek horniketa
berrezartzeko beharrezkoak diren lanak egiten jarraitzen dute. Lana ez
da erraza, zonalde batzuetan, baserrietan edo mendietan, sartzea zaila
delako eta baldintza klimatologikoak kontrakoak direlako.
|
|
|
|
Getxoko Udalak gizarte larrialdietarako laguntzak emateko irizpideak onartzen ditu
|
2006-02-03 11:43:30
|
Getxoko Udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen esleipena zuzentzen
dituzten irizpideak onartu ditu 2006 urterako. Eusko Jaurlaritzak
urteari dagokion zenbatekoa banatzen die Autonomi Erkidegoko herriei
eta Udalak erabakitzen du laguntza horiek kudeatzeko modua, ezarritako
irizpideak kontutan izanda. Hauen arabera, Udalak urtean bi edo hiru
alditan aurkitutako beharren arabera banatzen ditu laguntzak,
bizi-unitate bakoitzari laguntza urtean behin ematen dio eta gutxitzeko
irizpidea erabiltzen du (eskatzaile bakoitzari dagokionaren portzentai
bat ematen dio jende gehiago lagundu ahal izateko).
|
|
|
|
Bizkaiko Gurutze Gorriak erreskate lanetarako onzti berri bat dauka
gaurtik aurrera, Basati I izenekoa
|
2006-01-29 20:52:16
|
Uribealdeako Gurutze Gorriak Basati I ontziaren uretaratzea ospatu du
gaur eguerdi partean eta jadanik erreskate zein esku-hartze zereginetan
parte hartuko duen itsasontzi berri bat dutela nabarmendu nahi izan
dute bere jabeek ohar baten bidez. Jende zein ondareen bilaketa arinak
ahalbidetuko ditu hamabi miliatan Basati I ontziak. Uretaratzea Getxoko
udalerri bizkaitarreko Arriluze kaian izan da eta bertan izan dira
herriko alkatean, Iñaki Zarraoa, ordezkari politikoak eta kaiko
agintaritza, Itsas Salbamenduko zein Gurutze Gorriko kideak, besteak
beste.
|
|
|
|
Uribe Kostak bere eskaintza turistiko handia erakusten du FITUR 2006 azokan
|
2006-01-27 00:10:40
|
Uribe Kostako turismo sektoreko ordezkari ugari parte hartzen ari da
FITUR 2006 azokan, sektoreko lehenengo mundu mailako deialdi handia.
FITUR Madrilen ospatuko da datorren igandera arte. Eusko Jaurlaritzak
Ifemako, 1.200 m2ko azalera baino gehiago duena, 9. pabiloian kokatu
duen standaren barruan, eskualdeko herriek bere bikaintasunak erakusten
dizkiete bisitariei eta handizkariei. Stand hau azokan dauden Euskadiko
lurralde eta udal erakunde ezberdinentzako topagunea bihurtzen da.
|
|
|
|
Kontsultak gora doaz Getxoko turismo bulegoan
|
2006-01-27 00:09:07
|
Udal turismo bulegoak 29.310 pertsonei arreta eman zien 2005. urtean
zehar, aurreko urtean baino %12,39 gehiago, Getxoko Alkateak, Iñaki
Zarraoa, prentsa aurrekoan eskaini dituen datuen arabera. Turismo
Bulego Nagusiak 16.078 pertsona jaso zituen, bulego mugikorrak 12.345
eta Turismoko Informazio Guneak 887. Zarraoaren esanetan, “kopuru honek
Getxo bisitatzen duten turisten zenbateko osoa ordezkatzen ez duen
arren, bai ematen dute gure herrira hurbiltzen den turismo motari
buruzko ideia bat”. Konkretuki, estatuko turismoa %31,08a handitu zen
eta atzerrikoa %12a. Ohikoa denez, bisitatu gintuzten pertsona gehienak
Euskaditik, Catalunyatik, Madriletik, Frantziatik eta Erresuma Batuatik
zetozen eta informazio orokorra, eskatutako tokietako plano turistikoak
eta Getxori buruzko informazioa eskatzeko batez ere hurbildu ziren.
|
|
|
|
Udalak eskolako matrikulazioan hizkuntz ereduaren hautaketa errazteko
gida-liburua plazaratu eta Jardunaldia antolatu du
|
2006-01-27 00:08:26
|
Eskolako matrikulazio aldia gain-gainean dugula eta, Getxoko Udalak 2
eta 3 urte arteko haurren gurasoen artean gidaliburu praktikoa banatuko
du, beren seme-alabentzako hizkuntz eredua aukeratzerakoan eduki
ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz. Helburu beretsuarekin,
jardunaldia antolatu du urtarrilaren 26rako Fadurako Kiroldegian,
irakaskuntza elebidunak dituen alderdi onak erakusteko.
|
|
|
|
Euskal surfeko festa Barrikan ospatuko da larunbata honetan
|
2006-01-27 00:07:44
|
Larunbata gauean EHSFko urteroko festa ospatuko da Barrikan. Ekitaldi
honetan kirol honek pasadan urtean eman zituen momenturik onenak
birpasatuko da, surfaren mundua laguntzen duten pertsonak eta
surflaririk onenak saritzeaz gain. Materiala zozketatuko da, ekitaldira
hurbiltzen direnek taula bat edo bidai bat Canariasera irabazi ahal
izango dutelarik eta gonbidatutako publikoarentzako opariak,
denboraldiko bideo laburra, askari bat eta “beste ustekaberen bat” ere
egongo dira. “Jai honetan guztiak gara protagonistak”, adierazten dute
federazioaren web ofizialean.
|
|
|
|
2005ean bi tona hondakin gehiago batu ziren Getxon zabortegira eramateko
|
2006-01-27 00:01:26
|
Getxoko Udalean 29.216.575 kilo hondakin batu ziren 2005ean zabortegira
eramateko eta 5.222.519 kilo hondakin birziklagarri jaso ziren,
Ingurumen Arloko zinegotzi Fernando Burzakok gaur eskainitako
prentsaurrekoan egin duen balantzearen arabera. Honek esan nahi du bi
tona hondakin inguru gehiago batu zirela zabortegira eramateko eta
gainontzeko hondakinen, papera, beira edo ehunezkoen, kopurua areagotu
egin zela ere, 2004koarekin alderatuta. Ingurumeneko zinegotziaren
esanetan, “Getxok birziklai maila handia lortu du, baina oraindik
lanean jarraitu beharra dago, Europako hainbat hirietan batutakoaren
azpitik gaudelako”. Honekin batera, zinegotziak dei egin die
herritarrei “emandako aholkuak aintzat hartzeko, hau da, hondakinak
zein bere edukiontzian sartu, papera edukiontzietatik kanpo ez uztea
edo beira gau edo goizaldean ez botatzea”.
|
|
|
|
Zinegoak Jaialdiaren hirugarren edizioa Getxora, Sopelanara, Berangora
eta Leioara ailegatuko da
|
2006-01-18 13:22:30
|
Zinegoak 06 Jaialdiaren, Bilbaoko Gay-Lesbo/Trans zinearen Nazioarteko
Jaialdia, atal bat Sopelana, Berango, Galdakao, Getxo, Leioa,
Portugalete eta Sestao bezalako bizkaiko beste herrietan ere ikusi ahal
izango da urtarrilaren 23tik 27ra, laburmetraien, dokumentalen eta
luzemetraien sorta bat eskainiko direlarik. Jaialdia, Hegoak elkarteak
antolatutakoa, urtarrilaren 17tik 27ra izango da bizkaiko hiriburuan,
aurreko edizioetan baino pelikula eta emanaldi gehiagorekin. Horrela,
Zinegoak 06k 56 pelikula eskainiko ditu guztira, hauetatik 11
luzemetraiak, 33 laburmetraiak eta 11 dokumentalak direlarik.
|
|
|
|
“Getxo Ekinean II” egitasmoa abiatu da Foru Aldundiko eta Europako
Gizarte Funtsaren laguntzarekin
|
2006-01-18 13:22:07
|
Getxoko Udalak, Europako Gizarte Funtsaren, Foru Aldundiaren eta udala
beraren dirulaguntzarekin “Getxo Ekinean II” egitasmoa martxan jarri
du, 2006ko urtarrila eta 2007ko uztailaren 25a bitartean aurrera
eramango dena. Ekimen hau jadanik garatu diren “Enplegua Indartzen”,
“Enplegua Indartzen Plus” eta “Getxo Ekinean” proiektuen jarraipena da
eta 70 pertsona inguru parte hatuko dutela aurreikusten da.Lehenengo
deialdian bezala, “Getxo Ekinean II” egitasmoaren helburua langabezian
dauden pertsonen laneratzea da, ondorengo lanbide arloetan: Umeentzako,
Nagusientzako eta Menpeko Pertsonentzako Zerbitzuak.
|
|
|
|
Sopelanako David Perez Hawaiin nabarmentzen da
|
2006-01-18 13:13:19
|
Egun hauetan Hawaii munduko surflari eta “bodyboarder” onenen topalekua
bezala aurkezten da. Oraingo honetan, gure nazioarteko ordezkari onena,
Sopelanako David Perez, egungo europako txapelduna eta 2004ko munduko
txapelduna, berriro gailendu da Mauiko irlan. Rockstar Games Honolua
Bay Pro txapelketa zen, lehenengo ekitalditik baldintza ezinhobeak izan
zituena, 2 metroko olatu perfektuak eta tubularrak, munduko
“bodyboarder” onenek haien trebetasuna erakutsi ahal izan zutelarik.
Hauen artean, Davidek final laurdenetara arrakastarekin hurbildu zen,
beste “bodyboarder” bikain baten kontra lehiatuz, Damian King. Biek
zuzendu zuten lehenengo txandatik ia-ia amaierara arte. Momentu
horretan, kalterik egitea ezinezkoa zirudien John Showell, bi
faboritoetatik distantzia handira zegoena, hodi perfektu batekin
nabarmentzen zen azken momentuan, epaileek 10 bat eman ziotelarik.
Davidek ez zuen izan halako kalifikazioari erantzuteko aukera eta,
diferentzia txikiagatik, hirugarren lekuarekin konformatu behar izan
zen, King-en atzean.
|
|
|
|
Erika Fanori elkarrizketa. Atleta
|
2006-01-18 11:27:03
|
Sopelanako Erika Fano gaztea tituluak eta dominak batzen joan da hamabi
urterekin atletismoko txapelketetan parte hartzen hasi zenetik. Gaur
egun bere Ingeniaritza Industrialeko ikasketak eta bere entrenamenduak
Zorrotzam tartekatzen ditu. Pasadan udan Espainiako Txapelketa
Absolutuan 3. tokia lortu zuen eta Euskadiko txapelduna izan da zenbait
alditan.
|
|
|
|
Getxoko Udalak hitzarmena berritzen du Euskadiko Energiaren Erakundearekin
|
2006-01-11 00:30:01
|
Getxoko Udalak eta EEE- Euskadiko Energiaren Erakundeak 2006an herrian
energia eta energia berriztagarriak arrazoizko eran erabiltzeko
hitzarmena berriztu dute duela gutxi. Akordio honen arabera, EEEk
Getxoko Udalari aipatutako esparruan 2006rako udal Jokaera Planari
buruzko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dio, jokabide lekuak
iradokitzen dizkio eta Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Estatuko
Gobernuko eta Europar Batasuneko diru laguntzak lortzeko informazioa
batzen du eta izapideak burutzen ditu. Udalak 30.000 euroko zenbatekoa
emango du Jokaera Planaren garapenerako.
|
|
|
|
Udalak herriko eta lau udal etxeetako larrialdietarako egitasmoa gaurkotzeko lanak agindu ditu
|
2006-01-11 00:21:41
|
Getxoko Udalak Larrialdietarako udal Egitasmoaa gaurkotu eta udal
etxeen larrialditarako planak ikuskatzeko aholkularitza eta
laguntzarako kontratua esleitu du, 24.243€tan. Larrialdietarako plana
gaurkotzeaz arduratuko den enpresak udalerrian dauden arriskuen ganeko
azterketa egingo du, uholde eta gai arriskutsuen garraioaren arriskuen
eta baita basoetako arriskuen ganekoa, hain zuzen ere.
|
|
|
|
Getxoko PSE-EEk Portu Zaharreko berkalifikazioa salatzea aztertzen du
|
2006-01-11 00:19:02
|
Getxoko udalbatzak Hirigintzako Ordenatzeko Plan orokorra aldatzea
erabaki zuen, Portu Zaharreko betegarrian kokatutako udal lursorua
jabetasun publiko izatetik pribatu izatera pasatuz. Honen ondorioz,
Sozialisten bozeramaileak Getxoko Udalan, Luis Almansa, bere alderdia
akordio hau administrazioarekiko auzi-bidean “helegitea aurkeztea
aztertzen ari dela” iragarri zuen. Almansak adierazpen hau ezagutarazi
du abenduaren 27ko udalbatzan EAJ-EA eta EB alderdiek osatutako gobernu
taldeak proposamena aurkeztu ondoren, sozialisten eta popularren
kontrako botoekin, Portu Zaharreko lursailen jabetza publikoaren
kalifikazioa kentzeko. “Arrazoi bakarra Udalak zonalde horretan mota
horretako aktibitateak garatzeko asmorik ez duela da”. Bozeramaile
sozialistak aipatutako akordioa “Administrazio Prozesuaren Legea”
betetzen ez duela mantentzen du, “hau bezalako ekintza administratiboak
justifikatuak izatea eskatzen duelako”.
|
|
|
|
ERREGEEN DESFILEAK BI ZATIKO
|
2006-01-04 16:36:46
|
Ostegunean, urtarrilak 5, Erregeen Desfilea berriz aterako da Getxoko
kaleetara. 18:00etatik aurrera, zortzi karrozek, lau fanfarrek eta
fantasiako tren batek hasiko dute bi zatiko ibilbidea; lehenengoa,
Andra Mariko eta Algortako auzoetan, eta, bigarrena, Areetan eta Romon.
Aurten bi tona gozoki banatuko dira desfilean zehar. Desfilearen
lehenengo zatia Andra Mariko Kiroldegian hasiko da eta auzo hau
zeharkatuko du. Honen ondoren, Algortara pasatuko da, Maidagan kalean,
Aingeruko etorbidean, Algortako etorbidean, Telletxe kalean eta, berriz
ere, Algortako etorbidean zehar, Kasinoaren aurrean amaitzeko.
Lehenengo ibilbide hau amaitu eta gero, Erregeak Getxo Antzokira joango
dira txikitxoenekin mintzatzeko.
|
|
|
|
Qatar-go enpresa batek luxuzko gurutzaldietarako kaia kokatu nahi du
Sopelanan, turismo arabiarra erakarriz
|
2005-12-28 01:55:00
|
Luxuzko turismoa Uribe Kosta osotik zabalduko da, UKDigitalak jain ahal
izan duenez enpresa arabiar batek Sopelanako Atxabiribil hondartzan
erosteko ahalmen handiko gurutzaldietarako kaia handi bat eraikitzea
aztertzen ari da. Proiektuak, egunkari honek ezagutu dituen dokumentuen
arabera, itsasoari lekua irabazteko zuzendutako azpiegitura ezberdinen
eraikuntza barneratzen du, gure kostaldera datozen turista arabiarren
aisialdi eta gozamenerako. Irudian, Qatar-go Merkataritza Ganbarako
ordezkaria eta azterketa burutzen ari den Bermeoko aholkularitza
enpresako zuzendaria, akordioa sinatzen.
|
|
|
|
Ekitaldiak Olentzerori ongietorria emateko Geton
|
2005-12-22 14:02:34
|
Urtero bezala, Getxoko Udalak eta herriko auzo ezberdinetako komisioek
ekitaldi eta aktibitate ugari antolatu dituzte Olentzeroren etorrera
ospatzeko. Horrela, ostiralara arte, abenduak 23, Areetako eta
Algortako Geltokietako plazetan kokaturiko bi Olentzerok umeen gutunak
jasoko dituzte. Aldi berean, auzoen erdiguneetatik kalegirak egongo
dira, egun hauetan Getxoko Antzerki Eskolak “Mari Domingi eta
Olentzero” antzezlana herriko ikasleei eskaintzen dien bitartean.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Goiz Argi Zerbitzuak S.L
|
|
CIF: B95214276
|
Bizkaia
|
|
|
|
|
|